Kontzertua eta Albin Johnsonen hitzaldia

Kontzertua eta Albin Johnsonen hitzaldia

 

Azken hilabeteetan gure lagun Alberto Gonzálezek (Pep) eta Álvaro Iglesiasek musika pieza bat konposatu dute R2-KTren eta AmbassaDroid mugimenduaren omenez. Orkestra Filarmonikoaren zuzendari entzutetsu Pascual Osak pieza orkestrarako egokitu du.

Laguntzaile nekaezin hauek maitasunez eta altruismoz sortutako himno eder hau gizarteari eta proiektuaren buru zein sustatzaile Albin Johnsoni aurkeztuko zaie Star Wars-en musika ardatz izango duen kontzertu tematiko batean. Azaroaren 26an, ostiralean, 19:30ean izango da kontzertu hori Victoria Eugenia Antzokian. Kontzertura laser ezpatak eramatera eta ezpata dir-dir dagoela R2-KTri konposatutako obra ederrarekin batera mugitzera animatzen zaitugu.

Sarrerak laster izango dira salgai Victoria Eugenia Antzokiaren – Donostiakulturaren leihatiletan eta kontzertuaz gain, Albin Johnsonek kontzertuaren ondoren emango duen hitzaldia ere barnean sartuko da.

 

Kontzertuaren errepertorioa hau izango da:

 

STAR WARS (Suite for Orchestra) ………………………………………J. Williams

I Main Title

II Princess Leia´s Theme

III Yoda´s Theme

IV The Imperial March (Darth Vader´s Theme)

 

ROGUE ONE: A STAR WARS STORY ................................………M. Giacchino

I Jyn Erso & Hope Suite

II Guardians of the Whills Suite (CORO)

 

THE PHANTON MENACE Suite for Orchestra ................……………J. Williams

I The Flag Parade

II Anakin´s Theme

III Duel of the Fates (CORO)

 

ACROSS THE STARS ...........................................................……………J. Williams

Love Theme from Stars Wars: Episode II

 

THE FORCE AWAKENS Suite for Orchestra ...................……………J. Williams

I March of the Resistance

II The Jedi Steps and Finale

 

A STAR WARS STORY……………….………………... J. Powell/J. Williams

The Adventures of Han

 

BATLLE OF THE HEROES ..................................................... ……………J. Williams

Episode III: Revenge of the Sith (CORO)

 

THE PINK SIDE OF THE FORCE ………………………(A. Iglesias & A. González) Arr. Pascual Osa