top of page
Bannerweb.jpg

Helburua odol emaileak eta Pink Force Day

 

Gipuzkoako odol emaileen elkartea oso errotuta dago Gipuzkoako lurralde historikoan.

 

Odol transfusioak edo odolaren deribatuak ezinbestekoak dira gaur egungo osasun laguntzan, egunero arreta eman ahal izateko patologia eta prozedura kirurgiko ugariri. Bizi itxaropena luzatu denez, medikuntza intentsiboaren unitateak sortu direnez eta lehen errekuperatu ezintzat jotzen ziren gaixo batzuek behar handiak eta etengabeak dituztenez, odolaren eskaria handitzen ari da.

55 urtetik gorako jardunean, Gipuzkoako elkarteak 100.000 emaile baino gehiago izan ditu eta 1.250.000 odol ematetik gora egin ditu.

 

Emaileen elkarteak Star Wars-en indarra gazteekin lotu nahi du, gazteak ere emaileak izan daitezen. Halaber, gustatuko litzaieke gazteek era aktiboan parte hartzea odol ematean, zeren garrantzitsua da emaileen harrobia berritzea bai odol emateen kopurua egonkor mantentzeko bai lortzen den plasmaren kalitatearengatik.

 

Emaileentzat jaieguna izango da, helburua odol ematearen zeregina eskertzea eta ospatzea baita; beraz, egun horretan ez da odol ateratzerik egingo. Emaileen elkarteak bat egingo du Ambassadroid mugimenduarekin, eta mugimendu horretako kideen lehenengo nazioarteko bileran parte hartuko du. Bertan izango da The Pink Force Fundazioko ohorezko presidente eta 501 legioaren sortzaile Albin Johnson. Legio hori Star Wars munduaren zaleen nazioarteko elkartea da eta nazioartean 14.000 kide baino gehiago ditu.

 

Emaileen zeregina eskertzeko, ibilaldi solidarioan parte hartuko dute eta photocall gunera lehentasunez gerturako dira.

 

Gure asmoa da ekitaldian jarduera irekiak eta gizartearekin partekatuko direnak nahastea: kontzertua non Albinek Johsonek hitzaldia emango duen, ibilaldi solidarioa, photocall-ak, donazioari buruzko mahai informatiboa, R2KT unitateak....

Agendaren laburpena (behin-behinekoa)

OSTIRALA, 2021/11/26

16:00   Photocall-ak irekiko dira publikoarentzat – Miramar Jauregia

18:00   Photocall-ak itxiko dira– Miramar Jauregia

19:30  Orkestra Filarmonikoaren kontzertua eta Albin Jonsonen hitzaldia – Victoria Eugenia Antzokia

LARUNBATA, 2021/11/27

10:30  Photocall-ak irekiko dira publikoarentzat – Miramar Jauregia

14:00  Photocall-ak itxiko dira– Miramar Jauregia

15:00     Jauregiko ateak itxiko dira publikoarentzat

17:00     Ibilaldi solidarioa hasiko da (Miramar jauregia-Udaletxea)

18:00     Desfilea amaituko da – Omenaldia emaileei – Familia argazkia - Donostiako udaletxea

18:40     Photocall solidarioa

20:00     Pink Force Day jarduerak amaituko dira

logospfd.jpg
bottom of page